ZER DA ZAD?
Frantses estatuarentzat “Zone d’Aménagement Différée” (Garatu beharreko zonaldea) da, herrian eraiki nahi duten aireporturako lur saila. Bertan bizi diren ehunka aktibistentzat, ordea, “Zone A Défendre” (Defendatzeko Gunea) da, erresistentzia eta elkar-bizitza komunitatea.
ZAD guda-zelai sutsua bilakatu da azken hamarkadan, baina aireportu baten kontrako borroka baino askoz gehiago da: kapitalismotik kanpoko bizitza eredu baten hazia da, elkartasuna eta auto-kudeaketan
oinarrituta.
HITZALDIA + FILM AURKEZPENA + AROZTEGI TAILERRA