Ieup gazte asanblada eta astrako koordinadora

IconoPortada atalean zaude

Berria. 2008/09/07
Pasilekuko eskolak herrixentzako

- Norenak dira eskolak?

Pasilekuko eskolak udal jabegokoak dire. Belaunaldiz-belaunaldi, bertan egon dire gure umien eskolak.

 

- Zer da Pasilekue?

 Pasilekue urtietan Gernikeko bizi-zentroa izen da. Adin guztietarako gune bizi. Nok ez deko  bizipen berezirik Pasilekuen?

 

- Zer suposatuko leuke pasilekue galtziek?

Kurtsoa hasi da eta han ez dau umerik.

Pasilekue bizi-zentro izetetik bulego izetera pasetako arriskuen dau. Hezkuntza Sailak bertan Berritzegunie jarri gure deu, hau da, 16 langilerentzako bulegoak 400m2-tan. Udal jabegoko espazio gitxi dagoz Gerniken eta Pasilekue herrixen dauzen beharrizanetarako erabili behar dala pentsetan dogu, ganera, halan erabaki eban udal batzarrak. Hezkuntza Sailari leku aproposago bat eskaini jakon, baina ezezkoa emon eutson eskaintza horreri.

 

Beste ezerk zentzunik eztekolako,

Pasilekuko eskolak herrixentzako.

 

 

 

Berria. 2008/09/02
Eguaztenean asanblada orokorra: Pasilekue badator

spraikadaKalean, gure artean, tabernan, foroan, borborka dagoen gaia da.

-Pasilekuegaz zer?

Ba itxaroten egon barik eta dana prestatzen hasteko, eguazten honetan arratsaldeko 7etan batuko gara Kultur Etxean. Eztabaidatu, buruari eragin eta lanean hasteko. Ez duzu zertan gazte izan behar, ez duzu zertan asanbladan inoiz parte hartu izan behar, lehen aldiak politak ez direla nork dio?

Erdu ba eguazten honetan arratsaldeko 7etan Kultur Etxera. Gu bertan izango gara.

Pasilekue badator!!!

 

Berria. 2008/09/02
Gernikako jaiak eta Busturialderock iruditan

jaiak 2008 Azken aste honen ostean argazki bilduma ederra prestatu du gure lagun Hibaik eta bere blogean ikus ditzakegu horren adibide desberdinak, Gernikako jaien argazki bilduma eta azken asteburu honetan ospatu den Busturialderock-en irudi desberdinak.

On egin ba!

info gehiago:

http://hibai83.wordpress.com

 

Berria. 2008/08/06
Rolling Rolak ekimenaren spota.

Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri web guneak, Rolling Rolak ekimena  martxan jarri dute. Bertan rolen inguruko gogoeta egin nahi dute…www.nontzeberri.com

descargar flash player

 

Berria. 2008/08/04

gazte eguna

 

Berria. 2008/07/28
Gaur, martitzena, arratsaldeko 8etan, gazte asanblada Auditorioan

Hainbat gai ditugu hitz egiteko: Pasealekuaren egoera, Gernikako jaiak -txosna, gazte bazkaria, gazte olinpiadak, etab. gehi zuri bururatzen zaizun edozer.

Ein daigun!

  • Ikus Entzunezkoak
  • Loturak
    • Entzun irratia zuzenean:
      Halabedi
    • Gaztesarea
    • nontzeberri
    • bideoakinfo
    • Indymedia
    • Firefox nabigatzailea deskargatu:
      Firefox euskaraz deskargatu
    • Thunderbird deskargatu:
      Thunderbird euskaraz deskargatu

    Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com

    Mundurat elkarteak lagundutako proiektua Mundurat

    XHTML 1.1 Balioduna CSS 2.1 Balioduna WAI A maila CC Licensed