Ieup gazte asanblada eta astrako koordinadora

IconoPortada atalean zaude

Berria. 2010/07/14
YOGA IKASTAROA

Ikastaroak 10 euro balioko ditu, apuntatzeko Gaztetxeko barran galdetu.

Klaseetara esterilla bat eta praka erosoak eroan beharko dira.

Klaseak martitzenetan 19:30etatik 20:30etara eta zehazteko dagoen beste egun batean izango dira. 

YOGA 

Berria. 2010/07/06
Antzerki sozialaren ikastaroa

 

Non? Gaztetxean | Noiz? Uztailaren 12tik 16ra | Ze ordutan? 11:00etatik 14:00etara

 

Parte hartu nahi baduzu, bidali zure izena eta adina hurrengo helbide elektronikora: ceareuskadi@cear.es edo deitu 94 424 88 44 telefono zenbakira (doako izen ematea).

 

KARTELA [PDF 291KB]

 

ikastaroa

Berria. 2010/07/05
Munduko Arrozak

Aurton, Gernikan be izango dogu Munduko Arrozen jaialdiaUztailaren 10ean izango da, zapatuan. Beraz San Ferminetara ez goazenok hemen dekogu plan edarra!

 http://gernikatikmundura.wordpress.com 

 

Berria. 2010/06/30
Astra Auzolanean!

Aupa gente! Uztailaren 3ko fetxa erreserbatu. Egun horretan Astran batuko gara eta! Eraikina txukuntzeko, berriro elkar ikusteko, istorioak gogorazteko. Lan pixka bat egin, elkarrekin bazkaldu eta bazkalostean Astrari buruz hitzegiteko. Dude barik, etorri!!! 

Auzolanean

 

Berria. 2010/06/29
GATZA ASKATU!

Kaixo lagun, datorren zapatuan, Bizi osorako zigorraren kontrako kanpainaren barruan, mendi irteera bat egingo dugu, Gernikatik Zornotzara, zornotzarra da-eta Gatza euskal preso politikoa. 30 urte daroaz espetxean, Europako espetxealdi luzeena. Oztopo guztien gainetik parte hartu elkartasun ekimen honetan. Eman izena Arrano tabernan ostirala orduko. Goizeko 9etan Arrano aurrean!

30 urte! 

Berria. 2010/06/26
Enric Duran-en hitzaldia

Aupa gaztiok! Gogoratu ekainaren 29an GREBA OROKORRA dala. Gaztetxetik Enric Duran-en hitzaldia lotzeko aukerie euki dogu ta greba egune izen arren aproposa dala eritzi dotzagu. Hitzaldixen izenburue "Kapitalismoari alternatibak eraikitzen" da eta esan dogun moduen Enric Duran aktibista kalatanak emongo deu. Egun ona eitten badeu, martitxenien 19:30xetan AUDITORIOAN izengo da. Bertan ikusiko gara!

Hitzaldia 

  • Ikus Entzunezkoak
  • Loturak
    • Entzun irratia zuzenean:
      Halabedi
    • Gaztesarea
    • nontzeberri
    • bideoakinfo
    • Indymedia
    • Firefox nabigatzailea deskargatu:
      Firefox euskaraz deskargatu
    • Thunderbird deskargatu:
      Thunderbird euskaraz deskargatu

    Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com

    Mundurat elkarteak lagundutako proiektua Mundurat

    XHTML 1.1 Balioduna CSS 2.1 Balioduna WAI A maila CC Licensed