Berriak atalean zaudeAupa gazte!!
Dakizuen moduan Martxoak 13an GERNIKAKO JARDUNALDI INDEPENDENTISTAK burutuko dira. Hori dela eta gonbidapen hau luzatu nahi dizugu bertan parte hartzeko. Oso garrantzitsua da ahal denik eta gazte gehien bertaratzea, zure iritzia eta ikuspuntua beharrezkoa zaigu, guztion artean gure eskualdearen orainaz eta etorkizunaz mintzatuko baikara, gazteon ikuspuntua beharrezkoa baita eskualdeko etorkizuna Independentziatik eta Independentziarantz eraikitzeko.
Jardunaldi hauetan gure egunerokotasuna osatzen duten esparru guztietako independentzia beharraz arituko gara, lanean, ikasketetan, aisialdian... Ezinbestekoa da esparru guztietan independentzia aldarrikatzea gazteok gure herrian jokatzen dugun papera erabakigarria baita gure etorkizunaren eraikuntzan.
Espero dugu Martxoak 13an elkar ikustea, guztion artean lortuko dugulako etorkizuna geurea izatea!!!
GOAZEN INDEPENDENTZIARA!!!!
pdt:kontzertuetariko bat GOSE.



Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com
Mundurat elkarteak lagundutako proiektua 
