Ieup gazte asanblada eta astrako koordinadora

IconoBerriak atalean zaude

Berria. 2010/02/22
Otsailaren 22tik 28ra poesia astea egingo da gaztetxean

Otsaileko azken astean poesia astea egingo da Gernikako gaztetxean eta hauek izango dira bertan: Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeiraren errezitaldiak, Poesia komuneko paperean emanaldia, gura+haize fanzinearen eta batbada proiektuaren aurkezpenak, Txoko poesia fondue ume eta gurasoentzako saioa, Rafa Rueda eta Txuma Murugarrenen kontzertuak eta Viskningar och rop (Gritos y susurros) filmaren emanaldia.

Gaztetxean egingo diren literatura emanaldiak ez dira aste honetara mugatuko. Hemendik aurrera ere poema errezitaldiak antolatzeko asmoa dago hilabetean behin, apiriletik aurrera.

Hemen egitarau osoa:

 

ASTELEHENA, 22

20:00 Amaia Jauregizar gernikarraren Azazkalak jaten liburuaren aurkezpena eta errezitaldia.

 

ASTEARTEA, 23

20:00 Mikrofonoak busti! Mikrofonoak zabalik izango ditugu nahi duenak norberaren edo beste norbaiten poemak irakurtzeko. Parte hartu nahi duenak idatzi diezagula.

Laguntzailea: Busti irratia

 

ASTEAZKENA, 24

20:00 Poesia komuneko paperean. Imanol eta Mattin Epelde. Poesia, antzerkia eta musika uztartzen dituen emanaldia, eszenatokia komun bihurtuta.

 

OSTEGUNA, 25

17:30 Txoko poesia fondue. Txokolatean oinarritutako saioa adin guztietako ume eta gurasoentzat. Antzezlan laburra; marrazketa, idazketa eta historia txokoa; musika; erakusketa eta nahi beste txokolate jateko!

Antolatzaileak: guraso jator batzuk

 

OSTIRALA, 26

19:30 gura+haize Busturialdeko literatura fanzinearen aurkezpena.

20:30 Bustilehorreko poemak (itsasoak eta jendea). Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillaga. Robert J. Flaherty-ren “Aranngo jendea” (1934) dokumentala, Otamendiren “Erlojuen mekanika” poema liburua eta Juan Azpillagak bildutako doinuak oinarritzat hartzen dituen emanaldia.

22:30 Kontzertua: Txuma Murugarren (5 euro)

 

LARUNBATA, 27

19:00 Un frasco de veleno. Pozoi flasko bat. Ana Cibeira idazle galiziarraren errezitaldia galegoz eta euskaraz.

19:45 Slavoj Zizeken sudurra. Xabier Montoia.

20:30 Mikelazuloko kideen batbada proiektuaren aurkezpena.

22:30 Kontzertua: Rafa Rueda (5 euro)

 

IGANDEA, 28

18:00 Zine-kluba Pedro Duranarekin: Gritos y susurros (Ingmar Bergman).

Laguntzailea: Gernikako zine-kluba

 

ASTE OSOAN ZEHAR Ana Cibeiraren collage erakusketa

 

  • Ikus Entzunezkoak
  • Loturak
    • Entzun irratia zuzenean:
      Halabedi
    • Gaztesarea
    • nontzeberri
    • bideoakinfo
    • Indymedia
    • Firefox nabigatzailea deskargatu:
      Firefox euskaraz deskargatu
    • Thunderbird deskargatu:
      Thunderbird euskaraz deskargatu

    Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com

    Mundurat elkarteak lagundutako proiektua Mundurat

    XHTML 1.1 Balioduna CSS 2.1 Balioduna WAI A maila CC Licensed