Berriak atalean zaude
Deskargatu ASTRA PROIEKTUA, I.ZIRRIBORROA (PDFormatoan)
Descargar PROYECTO ASTRA (Traduccion alcastellano, formato PDF )
Urte bete pasatxo igaro da Gernikako gazte asanbladak Astra zero KM parte hartze prozesua deitu zuenetik. Udan elkar ezagutu eta batera hasi genuen guztiok bide hau. Jatorri eta ideia anitzetako taldeak, elkarteak eta gizabanakoak batu gara bide honetan. Metodologia parte hartzaileaz buruturiko batzarretan hausnarketa ugari egin genituen eta etorkizuneko Astra marrazten hasi ginen. Orain erabaki barriak hartzeko unea da, parte hartze prozesuaren hurrengo urratsak emateko sasoia. Esku artean
duzun proiektua zirriborro bat da, eta behin-behineko zenbait proposamen dauzka: lehengo hitzetik, lehenengo ahapalditik,
azken punturaino aldagarria, bizia, malgua.Gure belaunaldien zein datozenen bizitzan eragina izango badu orriotako edukiak, denon parehartzea izan behar du oinarri; denon ahotsa, iritzia, ekarpena. Gernikako norbanako zein gazte, kultur eta gizarte eragileak izan behar dira obra honen idazleak.
Denon arteko adostasuna helburu izanik, ekin lanari, eztabaidatzeari, pentsatzeari, hausnartzeari eta orri zuriotan emendakinak idazteari. Orainarte inoiz parte hartu ez baduzu, egon lasai, ongietorria zara. Besarkada bat eta laster arte!
2007ko OTSAILA>>> Azken hilabete hauetan partehartze prozesutik ateratakoarekin PROIEKTUAREN ZIRRIBORROA egiten ari da talde dinamizatzailea. Laster berriro batuko gara talde guztiak, proiektuaren zirriborroa adostu eta gero kaleratzeko.
HISTORIA APUR BAT: 2005eko abenduaren 24ean, Gernikako Ieup gazte asanbladako kideek Astrako eraikina lehen aldiz okupatu zuten egunean (ikusi Astra extra 1 deskargak orrian) partehartze prozesu bati hasiera emango zitzaiola adierazi zuten.
Astra zelakoa izan behar zen erabakitzeko kultur elkarte, eragile eta pertsona ezberdinez osaturiko batzarra sortu behar zela eta, KM0 izeneko partehartze prozesua nola hasi eta nola aurrera eraman hausnartu zen. Piskanaka, Astra GrnikEntzako ekimenak geroz eta elkarte eta pertsona gehiago batu zituen ideia partehartzaile hauen inguruan.
2006ko Maiatzaren 20an, Astra GrnikEntzako ekimenak, “ Astra 0 km” izeneko parte-hartze prozesua aurkeztu zuen publikoki. Aurkezpenarekin batera, parte-hartze prozesua herriratzeko ekainaren 17rako eta 18rako jai bat iragarri zen.

“KMZero prozesu partehartzaile bat da. Prozesu honetan gernikako elkarteok, gazteok, zein herritarrok dekoguzan beharrizanen inguruko diagnosi bat egin eta era partehartzaile batean Astra zertarako eta zelan erabiliko dan erabakiko dogu. Zero Kmaren izaera irekia, zuzena, askotarikoa, orekatua, erabakiorra eta lotezlea da”.
Ekainaren 17an Korrika eginez, etorkizuneko Astra irudikatu zen Gernikako kaleetan; jaialdi hura elkarlanaren fruitu izan zen, gazte nahiz helduek elkarlanean egindakoa. Partehartzailea, askotarikoa, koloretsua, bizia, gernikarron arazoekin konprometitua...
“Egin dezagun Korrika, Astra eskuz esku hartunda gernikarrona eginez, eskuz esku, gure etorkizuna margoztuz, eskuz esku parte hartzearen bidetik kultura bultzatuz,

gazteok behar dugun gaztetxea sortuz, eskuz esku, su-armen fabrika izandakoari bizia emanez, Eskuzesku, Astraeginez.”
Lana hasteko, metodologia bat prestatu zen, eta horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko Parte Hartuz ikertaldearen laguntza izan genuen www.partehartuz.org
Bi espazio ezberdinduko genituen:
1.- Partehartze prozesua. Bi lan taldetan banatua: gazteria eta kultura. Gazteek kulturan ere parte hartu zezaketen.
2.- Talde dinamizatzailea: giza talde honen ardura da prozesuaren informazio jasotzaileak izatea, dokumentuak idaztea, gatazken aurrean soluzioak topatzea eta eginbehar guztiak bideratu eta dinamizatzea. Nortzuk dira: herritarrak, ikasleak, langileak, gizarte hezitzaileak, lizentziatuak, etorkinak,... guztira 8 pertsonak osatzen dute talde hau.
Prozesua hasteko diagnosia eta etorkizuneko beharren identifikazioa egin ziren lan talde ezberdinetan: herriko historiari errepaso bat eman, gaur egungo errealitatea aztertu eta etorkizunean herriko eragileak eta herritarrok izango dituen beharrak identifikatzeko lehen urratsa izan zen.

Sozializazioa, kontrastea eta adostasuna: lehen bileratatik landuriko dokumentua eskuartean partehartzaileekin batera bertan azaldurikoa aurkeztu, kontrastatu eta adosteko gunea izan zen hau. Bilera haien metodologia ikusteko egin klik hemen.
Honen ondoren bigarren pauso gisa hurrengo gaiari heldu zitzaion: Astra zer? Eraikinaren lehen zirriborroa egin nahian burutuko da bigarren urrats hau, diagnostikoa oinarritzat harturik Astra eraikari forma eta izana eman ahal izateko.
Bi pauso hauen ondorioak zeintzuk izan ziren ikusteko klikatu hemen.
LASTER GEHIXAU!!!


Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com
Mundurat elkarteak lagundutako proiektua 
