Ieup gazte asanblada eta astrako koordinadora

IconoBerriak atalean zaude

Berria. 2007/02/01
Eztakigu nor zaren, noz eta nun jaio zinen...Eztakigu zer gustetan jatzun, zelakoa zaren, zer dakizun eitten edo nundik ibiltten zaren...

gernikeko gazte asanblada

 

...IRAKURTZEN JARRAITU (flash formatoan 11X17zm)

 

 

 

Bizirik sentitzen garelako...esateko asko dugulako, egiteko asko dugulako.

Horretarako sortu zen Ieup! Gazte Asanblada orain 5 urte eta denbora honen ostean asmo hauek berresten ditugu. Ideiak argi baina eraberritzen dabilen gazte taldea, egunerokoan lanean eta aldi berean etorkizunera begira. Herri bat, gaztetxe bat. Herri bat, gazteria dinamiko eta gogotsu bat, ameslari bat. Eta ametsak errealitate bihurtzeko dugu Astra. Leku fisiko bat, fisikoa bai, baina askoren buruan beti izan dugun lekua, ezberdinon artean Gernikako bizitza kultural eta soziala biziberritzeko elkargunea.

ASANBLADA

Eta hor dugu Ieup! Gazte Asanblada, hau dena dinamizatzeko gogo itzelarekin, lanerako ilusioarekin. Azken urteetako gazte piloaren lanaren ostean fruituak batzen, herrian dinamika desberdinak sortzen, herria egiten. Zenbat aldiz entzun behar izan dugu/duzu: “Hori ezinezkoa da, ez zaitez saiatu ere egin”. Baten batzuen inpotentzia besteoi transmititu nahian. Ez bada, ez dute lortuko, ekinez egiten baita ezina eta esperientziak argi utzi digu hau. Ze polita den egunero iraultza txikiak egitea, hori dio gure lagun batek. Bat gehi bat ez delako bi. Zurekin, bakarrik baino gustorago nagoelako. Zu entzuteak aberasten nauelako, elkarrekin lan egiteak indartsu egiten gaituelako.

Urte bete pasatxo daramagu Astran, hainbeste gauza pasatu dira hilabete hauetan, hainbeste. Zortea izan dugu bizitzak momentu honetan Astraren bizi berri honen lehen hilabeteak bizitzeko aukera eman digulako. Baina hau etorkizunerako erronka bat baino ez da. Bertan lanean gaudenok orain eskolan, ikastolan, amaren altzoan dauden ume horiek Astraz gozatzeko aukera bermatu behar dugu. Orain ume diren horiek 5, 10 edo 15 urte barruko gazte hauek, aukera izan behar dutelako bizitzen ari garena bizi ahal izateko. Eta hau hein batean gure esku ere badago.

Azkenik esan beharra dagu Ieup! Gazte Asanbladan parte hartzera gonbidatzen dugula gazte oro,  esateko asko duzulako, egiteko asko dugulako.

Besarkada bat!

  • Ikus Entzunezkoak
  • Loturak
    • Entzun irratia zuzenean:
      Halabedi
    • Gaztesarea
    • nontzeberri
    • bideoakinfo
    • Indymedia
    • Firefox nabigatzailea deskargatu:
      Firefox euskaraz deskargatu
    • Thunderbird deskargatu:
      Thunderbird euskaraz deskargatu

    Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com

    Mundurat elkarteak lagundutako proiektua Mundurat

    XHTML 1.1 Balioduna CSS 2.1 Balioduna WAI A maila CC Licensed