Ieup gazte asanblada eta astrako koordinadora

IconoBerriak atalean zaude

Berria. 2008/02/18
Ertzaintzaren kargak izan dira Zazpi Katu Gaztetxearen desalojoan

Gaztesarean irakurria: 

Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Katu Gaztetxea desalojatzen ari da uneotan polizia. Ertzaintza eta udaltzainak dabiltza bertan den gaztea kanporatzeko lanetan. Suhiltzaileak ere bertan dira. 12.45etan jeitsi dute gaztea teilatutik, dagoeneko kalean da.

Gaztetxeko kideek azaldu dutenez, 8.45 aldera azaldu dira gaztetxea husteko asmoz. Ordu erdi inguru beranduago, paperekin azaldu dira eta desalojoari ekin diote. Pare bat gaztek erresistentziari ekin diote teilatura igota, azkena jada jeitsiarazi dute ertzainek.

Geroz eta jende gehiago gerturatzen ari da Solokoetxe eskailera ingurura. 100 bat gazte bildu dira dagoeneko. Ertzaintza eta udaltzaingoa Ronda kalea mozten ari dira, eta ez dute uzten jendea hurbiltzen.

Zenbait pertsona identifikatu dituzte, besteak beste argazkiak ateratzen ari zen gazte bat. Ateratako argazkiak ere ezabatu dizkiote kameratik. Kargak ere izan dira, eta gutxienez bi gazte zauritu dituzte. Hauetako batek ospitalera joan behar izan du buruan eragindako zauriaren ondorioz.

13:15

Dagoeneko ertzainek alde egin dute gaztetxe ingurutik, hala ere, Zazpi kale inguruan dabiltza oraindik. Asanblada egingo dute oraintxe auzoan, datozen egunetarako mobilizazioak zehazteko.

20.30

500 bat lagun kalejiran bildu dira Zazpi Kaleetan zehar desalojoa salatzeko asmoz. Kalejira gaztetxearen kanpoaldean bukatu da. Arratsaldean gaztetxea berriz okupatua izan dela jakinarazi da orduan eta bertan sartutako gazteei babesa adierazi diete bertaratutako gazte guztiek. Asanblada informatibo laburra egin dute kanpoaldean larunbatean izango den manifestaziora dei eginez: larunbatean 20.00etan Moyua plazan

info gehiago:

http://www.gaztesarea.net // http://euskalherria.indymedia.org  // http://mundurat.net/bom/

  • Ikus Entzunezkoak
  • Loturak
    • Entzun irratia zuzenean:
      Halabedi
    • Gaztesarea
    • nontzeberri
    • bideoakinfo
    • Indymedia
    • Firefox nabigatzailea deskargatu:
      Firefox euskaraz deskargatu
    • Thunderbird deskargatu:
      Thunderbird euskaraz deskargatu

    Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com

    Mundurat elkarteak lagundutako proiektua Mundurat

    XHTML 1.1 Balioduna CSS 2.1 Balioduna WAI A maila CC Licensed