Historia atalean zaudeGaur egun Astra bezala ezagutzen duguna, historikoki, "Talleres de Guernica-ren lehenego pabiloia" bezala ezagutu izan dute gernikarrek. Ricardo de Bastida arkitekto bilbotarrak diseinatu eta eraiki zuen 1916an. Adituen esanetan, Bastidaren artelana Euskal Herriko eta Europako arkitektura prerrazionalaren harribitxietako bat da, Berlingo AEGren (1913) parekoa. Proiektua egiterakoan Bastidak Europako arkitektura modernizatzailearen aitzindarien moldeak jarraitu zituen. Bilboko Alhondida edo Madrilgo BBVAren egoitza ere berak diseinatu zituen.
Bonbardaketa aurreko memoria grafikoaren eta ondare historikoaren kontserbazioa gernikarron betebehar moral bezala agertu dira 1937tik. Izan ere, gure nortasunaren adierazle nagusietakoak dira. 37ko apirilaren 26an Faxistek Gernika suntsitu eta erre egin zuten. Gernikako eraikuntzen %85 desagertu egin ziren. Sarraski hartatik eraikin bakan batzuk baino ez ziren zutik geratu; tartean, Astra eta Talleres de Guernica.
Gernikako armagintza industriak munduan zehar izandako goraldiaren ikur, Goiko Ibarra kaleko eraikinak, bi armagintza enpresa ainairen esku egon ziren XX. mendearen azken urteetara arte. Gandarias familiak Talleres de Guernica enpresa martxan jartzeko eraiki zuen hizpide dugun eraikina. Makina-erreminta, hegazkinentzako bonbak eta fusilentzako granadak egin zituzten bertan lehenbizi, gero, 1968an Astra Unceta y Cia-k erosi eta pistolen fabrikaziorako eraibili zuen.
Hogeitamar urte beranduago, 1998an enpresak kiebra jo eta beharginen, jabeen eta instituzioen arteko liskar artean lantegiak ateak itxi zituen. 82 urtez Astran mota guztietako su-armak egin ziren. Hurrengo urteetan eraikina hutsik egon zen, 2005eko abenduaren 24an Gernikako hainbat gaztek berau okupatu zuten arte.
Esan beharra dago ere Astrako ondare historikoaren zati handi bat, jada desagertu egin dela. 2006ko ekainean Inmogroup-ek, Amenabar taldeko etxebizitza agentzia boteretsuak, industriarako Gernikan eraikitako lehengo eraikuntza bota zuen (okupatutako eraikinaren ondokoa), 1913an Juan Maguregi “Txikerrak” altxatutakoa. Ikusi argazkiak atala
Azkenego hamarkadetan, hainbat izan dira modu batera edo bestera, beren jarduera sozialak zein kulturalak aurrera eramateko espazioen eta dinamiken falta plazaratu duten pertsona eta taldeak. Alde batetik, nabaria izan da gazteriak gestionatutako espazioen eskaria. Modu formalagoan zein informalagoan Gaztetxearen beharrizana, edo musika taldeentzako entsegu lokal publikoen falta aspalditik dira Gernikako gazte askoren ahotan. Beste alde batetik, aipatu beharrekoa da ere kultur eta gizarte eragileek, mahai gainean ipini izan dutena behin baino gehiagotan; Gernikak kultur dinamika sortzaileago eta espazio partehartzaileagoen beharrizana duela.
Garai ezberdinetan ahalegin ezberdinak egonagatik, batek ere ez zuen Ieup! Gazte Asanbleak martxan ipinitako ekimenak bezainbesteko ohiartzunik eta babesik izan. 2005eko urrian Iparragirre Rock elkartearen egoitzan egindako batzarretan aho batez erabaki zen, Astraren eraikinetako bat okupatzea.
Esan eta egin, urte bereko abenduaren 24ko goizeko 5:00etan 60 gazte inguru Astrara sartu ziren, urteetan izandako errealitateari aterabide bat bilatzeko.
Ekinaldi honegaz batera “Astra GernikEntzako” izeneko ekimena martxan ipini zen. Hiru eskari nagusi zituen, eta euron inguruan hainbat elkartek eta pertsonek parte hartu eta atxekimendua eman zuten, tartean 2000 sinadura baino gehiago lortuz. Hiru puntuotan oinarritu zen ekimena:
Abenduaren 24tik aurrerako egun eta hilabeteetan gertatutakoak odisea izan ziren. 24ko okupazioa eta desalojoa, mobilizazioak, gora-behera legalak, sinadura bilketak, otsailaren 18ko bigarren okupazioa, ehunka batzar… ekinaren ekinez, 2006ko maiatzaren 10ean Bizkaiko Ogasunak enkante publikora atera zuen erakina eta Gernika-Lumoko udalak gazteen eta oro har herritarren eskariei men eginez eraikina erosi zuen, esku pribatuetan egotea ekidituz.
Astra Gernikentzako ekimenaren 3. puntuari segida emanez, hau da, Gernikako gazteek eta gizarte eta kultur eragileen sareak Astraren etorkizuna erabaki ahal izateko, “0 kilometroa” izeneko parte hartze prozesua sortu zen. Beronen helburua argia zen: Gernikako gazteen eta eragileen beharrizanak kontuan izanda, gernikarrek Astrarako proiektu bat egitea modu partehartzailean. Pare hartze prozesuaren metodologia zehazteari ekin zitzaion; EHUko irakasleez osatutako Parte Hartuz demokrazia partehartzailearen inguruko taldea bidelagun izan zuen 0 kilometroak zeregin horretan.
Urte betean hainbat izan dira Astraren inguruan sortu eta gertatutakoak. Hainbat eta hainbat dira, bertako egitarauan, ekintzetan, parte hartu duten talde eta pertsonak. Batzuk ikusentzule gisa, beste batzuk aktiboki parte hartuz, egitaraua antolatuz, eraikina atonduz, ordu luzeetako batzarretan ideiak emanez, babesa eskainiz...
Astra gaztiontzako, kulturarako
Sorkuntzarako Astra danontzako
Gernikarrontzako.
Gure obraren aktore, gure ipuinen idazle, gure kantuen kantari eta egile izan gura dugulako hurbildu gara hona, Astrara.
"Ez da posible, ezin liteke" diotenen aurrean, "posible dela, izan daitekeela" diogulako gatoz, Astrara.
Astra publikoa izatea gura dugulako, eta ez gutxi batzuen negozioa. Gernika bizia eta koloretsua nahi dugulako gaude berton.
Gurelako gazteontzako bakarrik ez, hemen guztiontzako lekua dagoelako etorri gara hona.
Osatu nahi dugun puzzle honetan, lehenengo piezak baino ez garelako heldu gara bertora, Astrara.
Kulturaren erreka bizietan urtegirik nahi ez dugulako gaude hemen, Astran.
Sorkuntzaren tren honetan, bagoi txikiak, handiak, itsusiak, berdeak, zaharrak, urdinak, gazteak, ezjakinak eta jakintsuak nahi ditugulako etorri gara hona.
Elkartzea eta konpartitzea hain zailak diruditen garaiotan, batu, konpartitu eta trukatu nahi dugulako gaude hemen, Astran.
Udaleko proiektu, artxibo eta agintarien agendetan hotza, hotz handia egiten duelako etorri gara bertora, epeletara.
Su-armen heriotza zegoen lekuan bizia sortzen hasi delako, gaude eta egongo gara hemen, Astran.
Belaunaldietan zehar, Gernikan faltan izan dugun errealitate bat eraikitzen ari garelako, EZ ZARRATU ZABALDUTAKO ATERIK, hemen guztiontzako lekua dagoelako.
Historia luzea eta sakona dauka Astrak. 1913ko otsailaren 9an jarri zuten Gernikan gerora Astra bezala munduan ezaguna egingo zen enpresaren lehengo harria. Hala ere, arma lantegia 1908an ireki zuten Eibarren Juan Esperanzak eta Pedro Uncetak. Euren asmoak
aurrera eramateko baldintza egokiak ez zeudela ikusirik, (lur gutxi, langile mugimendu bizia eta armagintzako enpresen arteko lehia) Esperanzak eta Uncetak lantegia lekuz aldatzea erabaki zuten. Isidoro de León garaiko alkate monarkiazaleak, Gernika industrializatzeko apustua hartu zuen. Garai hartan Gernikan apenas zegoen industriarik; nekazaritza eta merkataritza ziren ekonomiaren oinarri nagusiak. Pedro Uncetak eta Juan Esperanzak Astra Gernikan finkatzeko negoziazioa hasi zuten lekuko agintariekin.
ASTRA LUR PUBLIKOETAN ERAIKI ZEN
Hala, 1913ko Udaletxeko osoko bilkuretako aktek erakusten digutenez, Eibarko enpresariei lurrak eta diru-laguntza ematea erabaki zuen Gernika-Lumoko Udalak, bertan industria sortzeko baldintzapean. Astrako lehenengo pabiloia eraikitzeko 42.000 pezeta eman zizkien Udalak Esperanza eta Uncetari.
2005eko abenduaren 24an, goizeko bostetan, Astrako arma lantegia izandakoaren eraikinetako bat okupatu genuen. Astra eraikin ezberdinek osatzen dute; tartean, Ricardo Bastida arkitekto ezagunak egindako eraikina dago. Arkitekto horrek egindako eraikuntza okupatu genuen, hain zuzen ere.
Pisu artistiko eta historiko handia dauka. Bizkaiko Diputazioak, adibidez, ondare historikotzat hartzen du. Horrez gain, esangura berezia dauka genikarron memoria historiko-grafikoan; denok ezagutu baitugu gaztelu itxurako eraikin bitxi hori. Bonbardaketa aurretik gaur egun arte zutunik geratzen diren eraikin urrietakoa dugu Gernikan.
NORENA DA OKUPATU GENUEN ERAIKINA?. Ikusi deskargak atalean Astra extra2
Okupazioa egin aurretik bildu genuen informazioaren arabera, eraikina prozesu judizial baten barruan dagoela jakin genuen; kiebra prozesuan baitago. Ondoan dauden eraikinak ez bezala, ez da subasta publikoan saldu oraindik. Berez, pribatua izan arren, (kiebran dagoen Astra Sport S.A-rena da, fisikoki existitzen ez den enpresa) Durangoko epaitegiko epaile baten ardurapean dago. Epaile honek legeari jarraituz, administratzaile batzuk izendatu behar ditu kiebra prozesua aurrera eramateko: depositario bat, administrazaile bat, eta sindiko gutxi batzuk. Guk kiebra prozesuan zegoen egiaztatzeko, sindiko batekin hitz egin genuen. Haren hitzetan, eta guk susmatu bezala, 3692 zenbakidun lur-saila kiebran sartuta dago (eraikina bertan dago).
GERTAKARIAK:
Eraikina okupatu eta txukuntzen hasi bezain laster, goizeko 9ak bueltan, INMOGROUP enpresaren izenean gizon bat azaldu zitzaigun. Inmogroup S.A, enpresa okupatu genuen eraikinaren jabea zela adierazi zigun, gure harridurarako. Azkenean, R.G.M jaunak, salaketa jarri zuen epaitegian eguerdi aldean. Justizia administrazioak, sekula ikusi ez den azkartasunez, desalojo agindua eman zuen antza danez. Eta antza danez diogu, Arratsaldeko 5etan umore ez oso onez agertu ziren Ertzainek, desalojo agindurik ez zutelako ekarri. Guk biolentzia erabiltzeko prest zeudela ikusirik, eraikinetik alde egitea erabaki genuen abokatuaren oniritziz.
Orduan, Jabego Erregistrora joan ginen eta bertan ikusi genuen guk okupatutako eraikina ez zela Inmogroup enpresarena. Orduan salaketa jarri diogu R.G.M. jaunari gure aurkako salaketa faltsua jarri, zerbitzu publikoen erabilera okerra egiteagatik (kasu honetan Ertzantzarena) eta usurpazioagatik. Aste bi lehenago eraikinaren ateak obra lizentzia gabe ixteko agindua eman zuena nor izan den ere misterio bat da oraindik.
Abenduaren 29an Ertzainen komisaldegian salaketa egin genuen afera ikertu zezaten. Etorkizunean epategietara jotzeko asmoa ere badaukagu. Txantxuilo asko Gerniken be.
1.- ASTRAKO ATEA LUR ETA HARRIZ ESTALITA AGERTU ZEN
Ricardo Bastidaren eraikineko atea harri eta lurrez estalita agertu zen. Eskabadora batekin egin zuten, gauez, obretarako baimenik gabe eta eraikinaren oinarrien inguruko lurrak mugituz.
2.- INMOGROUPEK JARRITAKO SALAKETA FALTSUA
Inmogroup-ek gure aurka jarritako salaketa faltsua izan zen. Eurenak ez diren lurrak eurenak direla esanez jarri zuten salaketa Bilboko epaitegian gu desalojatzeko.
Horregatik, abenduaren 29an salaketa jarri genuen R.G.M jaunaren aurka Gernikako Ertzain-etxean, ondorengo arrazoiengatik:
-Epaitegira eraikinaren jabea balitz bezala agertu eta gure aurkako salaketa faltsua egiteagatik.
-Zerbitzu “publikoak” (Ertzaintza) norbere onurarako erabili izana.
Kontuan euki dezala irakurleak, Inmogroup-ekoek ez daukatela inongo ahalmenik salaketa jartzeko, okupatu genuen eraikina eurena ez delako. Dakigunez, eraikin hori lur-sailarekin batera, kiebra prozedura judizialean dagoen Astra Sport, S.A-rena da.
3.- "COMO PEDRO POR SU CASA"
Astra guztia eurena balitz bezala ari dira Inmogroup-ekoak. Momentu honetan, 2600 metro karratu dituen 3692 zenbakidun lur-sailean (guk okupatu genuen eraikina bertan aurkitzen da) obretako materiala pilatu dute, ondoko argazkian ikusi daitekeenez. Zeinen baimenez jarri dute material hori guztia, lur-saila eta eraikina eurenak ez direla jakinik?
4.- DESALOJO SUSMAGARRIA. NORK AGINDU ZUEN DESALOJOA?
17:00etan agertu ziren Ertzainek ez zuten kanporatze edo desalojo agindurik ekarri. Argi eta garbi esan zuten epailearen agindua zutela, ahozkoa, eta ez zela beharrezkoa dokumentu gisa ekartzea.
Han zeuden ertzainen jefeak agindu zuzenak jasotzen zituen telefono batetik. Telefonoa etengabe piztuta zuen bere buruzagiak han gertatzen ari zena entzun zezan.
Epaitegian lortutako atestatuetan ez da agertzen epaileen desalojo agindurik. Hortaz, epaileek ez bazuten desalojo agindurik eman, nork erabaki zuen desalojoa? Eta beste alde batetik, nork dauka burokrazia horrela azkartzeko gaitasuna?
800 lagun inguru batu zituen ASTRA Publikoaren aldeko manifestazioak.
Handia, anitza, koloretsua, ederra, polita... Hitz batean: eupelakoa. Irudimena erabiliz eta giro alaiean gernikarrek ASTRA publikoa aldarrikatu zuten. Gazteak, helduak, zaharrak eta umeak ideia baten inguruan alkartu ginen: gutxi batzuen negozioa baino, ASTRAk publikoa izan behar duela, hain zuzen ere.
EAk eta GAIk baiezkoa eman diote gutxieneko batzuk biltzen dituen testuari. EAJk, ezezkoa eman dio eta PSOE eta PP ez dira bilkurara agertu.
Belaunaldi ezberdinetan zehar kultur sorkuntzarako espazioaren gabeziak, hainbat eta hainbat proiektu, ekimen eta kultur taldeen jarduerak baldintzatu ditu. Behar beharrezkoa da egoera honi behingoz aterabidea ematea eta Gernikako hiritarron beharrizan hauek asetzea.
ASTRAko hainbat eraikin ondare historiko interesgarri eta ezagunak dira. 3692 zenbakia duen lursailean dagoen eraikina Ricardo Bastida arkitekto ezagunaren obra da, XXgarren mende hasierako arkitektura industrialean erreferentea dena.
Ondare historiko honi erabilera publikoa ematea onuragarria izan daiteke Gernikaren etorkizunerako. Europan badaude hainbat lantegi, honen parekoak, kulturara birmoldatuak eta oihartzun handia izan dutenak; Berlineko AEG eta Bartzelonako Can Fabra esaterako.
Hori guztia gogoan izanda, honako mozioa aurkezten zaio Udalaren Osoko Bilkurari, eztabaidatu eta, egoki iritziz gero onesteko.
ASTRAko ondare historikoa zaindu eta babestea.
ASTRA publikoa egitea eta erabilpen soziokulturalerako azpiegitura publiko izatea.
Gernikako gazteek eta elkarteen sareak modu partehartzailean erabaki ahal izatea Astraren etorkizuna.
Gernikan, 2005eko abenduaren 29an
Sinatu nahi badozu, gernikako Denda eta Tabernatan sinadura-orriak dekozuz. Animeu ta parte hartu.
Fito Cabrales (Fito y los Fittipaldis) / Iñaki “Uoho” Anton (Extremoduro) / Alex Sardui eta Haimar Arejita (Gatibu) / Eñaut Elorrieta (Ken7) / Javier Etayo "Tasio" (marrazkilaria) / Joserra Plaza (Ortega y Gasset saria eta Sabino Arana saria) / Jokin Alberdi (EHUko irakaslea) / Iñaki Larrinaga (Institutuko zuzendaria) / Marta Senz (Gernikatik Mundura) / Isabel Agirre (Gernikatik Mundura) / Josean Kerejeta (institutuko irakaslea) / Jose Angel Etxaniz, "Txato" (ikertzailea) / Koldo Lezamiz (Galtzagorriak) / Aixerreku elkartea / Jon Lopategi (bertsolaria) / Igor Olaeta (kazetaria) / Juantxu Izagirre (Gernika Batzordea) / Kuruts Begoña (zinegilea) / Josu Goikoetxea (kazetaria) / Berdaitz Otazua (Euskal Selekzioko rugbylaria)/ Rober Garai (marrazkilaria) / Ritxar Abasolo (Skateblack) / Juan Carlos Lopez Quintana (Arkeologoa) / Petxo Idoiaga ( EHUko irakaslea ) / Gaizka Audience / Pili Alberdi (institutuko irakaslea) / Txabi Txakartegi (medikua) / The Uski's / Maite Zuñiga (institutuko irakaslea) / Oihane Enbeita (antzezlea) / Fernando Urberuaga (Lagunetxe taberna) / Dani Asua (DAXA) / Xabier Crespo (DAXA) / Marieli Castillo Ensunza (monja) / Jose Antonio Artola (Gernika Futbol Taldea) / Anabel Ispizua (euskera irakaslea) eta 900 sinadura gehiago!...


Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com
Mundurat elkarteak lagundutako proiektua 
