Egitaraua >> Zinema Forum: Z
Zinema Forum: Z
Igandea
18:45
DOAN
proiekzioa
2017
OTSAILAK

05

2017 ASTRA ZINEMA FORUM
Z – 1969
Argelia. 127 Min
Zuzendaria: Costa-Gavras
Argazkia: Raoul Coutard
Musika:v Mikis Theodorakis
Antzezleak: Yves Montand, Jean-Louis Trintignant, Irene Papas.

Pelikula hau azpijoko ustelez beteriko herrialde batean girotua dago, non gobernuak polizia eta armada kontrolatzen dituen. Hitzaldi politiko baketsu batean oposizioko diputatua hiltzen dute, eta erruduna aurkitu nahian, gazte bat ikerketan murgiltzen da. Aldi berean, kazetari bat gobernuaren inpunitatearekin apurtu nahian, metodo ez-ohikoez baliatuz, armadaren aurkako probak bilatzen hasten da. 1969. urtean Costa-Gavrasek greziarrak zuzendutako intrigaz beteriko istorioa daukagu eskuartean. Zuzendari honen lanetan kritika politikoa nabarmentzen da, eta horren eredu dugu hau. Pelikula honek gaur egungo egoera gogoratzen digu, non politiko eta monarken lapurketek ikustezinak diruditen legearen aurrean.