Egitaraua >> Zinema Forum: Tyrannosaur
Zinema Forum: Tyrannosaur
Igandea
18:45
DOAN
2017
OTSAILAK

26

2017 ASTRA ZINEMA FORUM
Tyrannosaur – 2011
Erresuma Batua 91. Min
Zuzendaria: Paddy Considine
Argazkia: Erik Wilson
Musika: Chris Baldwin, Dan Baker
Antzezleak: Peter Mullan, Olivia Colman, Eddie Marsan, Ned Dennehy

Joseph biolentziz eta oinazez beterik dagoen alargun alkoholikoak erredentziorako itxaropena aurkitzen du Hannah, emakume erlijioso batekin harreman bat hastean. Josephek, hasieran bizitza erraza daramala pentsatuz bere fededun izaeragatik adarra jotzen badio ere, aurrerago konturatzen da berak ere bizitza gogorra eta arazoz betea duela. Harremana estutuz doala, bata bestearen minak ulertzen hasten dira.

Aktoreek mina era oso gordinean pertsonifikatzen dute eta gizakion biolentziaren nondik norakoak begi bistan uzten dituzte.