Egitaraua >> Zinema Forum: Te doy mis ojos
Zinema Forum: Te doy mis ojos
Igandea
19:00
DOAN
proiekzioa
2017
MARTXOAK

19

2017 ASTRA ZINEMA FORUM
Te doy mis ojos – 2003
Espainia 106 min.
Zuzendaria: Icíar Bollaín
Argazkia: Carles Gusi
Musika: Alberto Iglesias
Antzezleak: Laia Marull, Luis Tosar, Candela Peña, Rosa María Sardá, Kiti Mánver, Elisabet Gelabert

Gau batean, Pilar mutiltxo gazte baten amak ihes egiten du etxetik. Bera jipoitzen duen senarrarenganako beldurra hain da handia non ezin duen beste gau bat etxean igaro. Honegatik, ahizparen etxean bilatzen du berenean falta zaion segurtasuna. Senarrak andrea berreskuratzeko saiakerak egingo ditu bere jarrera aldatuko duelakoan.

Honekin ematen dio hasiera filmari Icíar Bollaín zinemagileak. Lan honekin hainbat sari jaso zituen: alde batetik zazpi Goya (hauen artean zuzendari, gizonezko eta emakumezko aktore eta film onenari saria) eta bestetik Donostiako Zinemaldiko Zilarrezko Maskor bana Luis Tosar eta Laia Marull-entzako.

Luis Tosar eta Laia Marullek izugarri ondo antzezten dituzte bakoitzaren pertsonaiak pelikulan zehar, ikusleak esperientzian murgiltzeko eta erasotzailearen psychean sartzeko beste.

Bollaínek hainbat galderari erantzuna eman nahi zien pelikula honekin, besteak beste, ea zergatik igarotzen zuten indarkeri matxista jasaten duten emakumeek bataz besteko 10 urte haien bikoteekin, eta zelan batzuk jarraitu zezaketen hauekin maiteminduta.