Egitaraua >> Zinema Forum: La caza
Zinema Forum: La caza
Igandea
19:00
DOAN
proiekzioa
2017
APIRILAK

02

2017 ASTRA ZINEMA FORUM
La caza – 2012
Dinamarca. 112 min.
Zuzendaria: Thomas Vinterberg
Argazkia: Charlotte Bruus Christensen
Musika: Nikolaj Egelund
Antzezleak: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Annika Wedderkopp, Alexandra Rapaport

Jatorriz Jagten izenburuaz ezagutzen den Thomas Vinterberg daniarraren pelikula hau Torontoko Zinema jaialdian aurkeztu zen 2012an, zeinean Mads Mikkelsen aktore lanetan ikus genezakeen. Aipatutako jaialdian oso kritika onak jaso zituen, hamasei sari irabazteaz gain, hogei izendapen esleitu baitzioten. Horien artean Oscar eta  BAFTA sarietan jasotako izendapenak eta Canneseko jaialdian aktore onenaren saria (Mikkelsenentzat) nabarmenduko genituzke.

Pelikulari dagokionez, istorioa Dinamarkako herri txiki batean girotuta dago. Honek bat-batean bertan behera utzi, eta bere bizitza berregituratzen saiatzen den gizon baten istorioa kontatzen du. Honek pelikula osoan zehar bere semea bidelagun badu ere, ekintza desegoki batek bere bizitza atzekoz aurrera jartzen du. Ezusteko gertaerak, akusazio faltsuak… Dudarik gabe, intrigaz beteriko istorioa.

Teknikari begira, bi enfoke berezi nabarmenduko genituzke. Pelikulan zeharreko zenbait eszenatan kameraren eskuetatik grabatuta dagoela antzeman genezake. Honen bidez, distantzia definitu nahi da, hau da, urruntasuna. Gainera, kameraren bat-bateko mugimenduak ere antzeman daitezke. Honekin Vinterberg-ek egoeraren larritasuna transmititu nahi digu. Aitzitik, plano geldiak eta iraunkorrak ere nabariak dira pelikula zehar, zeinaren bidez zoritxarra azpimarratu nahi den. Laburbilduz, beste pelikula askotan ikusten ez diren teknika berezi eta aitzindariak ikus daitezke pelikula daniar honetan.

Laburbilduz, ekintza desegokiek pertsona baten bizitza nola desbidera dezaketen pentsatzera bultzatzen gaitu pelikula honek. Akusazio faltsuek biktimarengan duen eragina.