Egitaraua >> Zinema Forum: El violín
Zinema Forum: El violín
Igandea
18:45
DOAN
2017
MARTXOAK

05

2017 ASTRA ZINEMA FORUM
Mexiko. 98 Min
Zuzendaria: Francisco Vargas
Argazkia: Martín Boege Paré
Musika: Cuauhtémoc Tavira, Armando Rosas
Antzezleak: Ángel Tavira, Dagoberto Gama, Fermín Martínez, Gerardo Taracena, Silverio Palacios

Don Plutarko, bere seme Genaro eta biloba Lucio herri txiki bateko musikari eta nekazari apalak dira. Gainera, gerrila mugimendu nekazaria kemenez eta aktiboki defenditzen dute gobernu zapaltzailearen aurka, zeinek herriak suntsitu eta biztanleak torturatu eta bortxatzen dituen. Gerrilariak armadaren aurka altxatzea planeatzen ari direnean, mexikoko armadak herria erasotzen du eta gerrilariek basora hanka egin behar dute, haien munizioak atzean utziz. Don Plutarko beteranoak, duen itxura atseginaz baliatuz, bere gari soroan ezkutatuta dagoen munizioa berreskuratzeko asmoa dauka eta horretarako bere biolinaren laguntza ezin bestekoa izango da, honekin kapitaina txundituta utziko baitu. Momentu askotan ikuslea urduriarazteko gai den pelikula hau zuri-beltzean egoteak honen kutxu artistikoa areagotzen du. Francisco Vargas zuzendaria fikzio istoria bat kontatzera dator, baina ezin da errealagoa izan; aktoreen ez profesionaltasunak, kontatzen dutena guztiz egiazkoa izatea lortzen du eta.