Egitaraua >> Euskal Herriko eskubide sozialen karta
Euskal Herriko eskubide sozialen karta
Larunbata
10:00
asanblada
Informazioa +
2016
URTARRILAK

23

Denbora pasatu da Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren Asanblada elkartu zenetik. Gauza asko gertatu da 2014ko urri hartatik.

Kartak bere burua antolatu du, geure burua antolatu dugu; eragile guztiek lekua duten Asanblada eta Koordinazio Nazional zabalarekin. Honetaz aparte, asanbladan iragarritako M14ko mobilizazioak eta urriaren 24ko Alternatiba, gerora Alternatiben Herria izango zena, eraman ditugu aurrera, beste eragile askorekin elkarlanean. Programa soziala ere osatu genuen, eta instituzioei aurkeztu.

Urtarrilaren 23an egingo dugu Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanblada berria. Atzera eta batez ere, aurrera begiratzeko ordua.