Egitaraua >> ASTRAILUNTZEAK
ASTRAILUNTZEAK
Ostirala

Badatoz #AstraIluntzeak! Dakizuen moduan herritar bolondresen lana eta zuen harrera onari esker urtez urte jarraitzen duen ekimena da. Aurten Gernikako Rudelari taldea eta Swingtxakuko dantzariak elkarlanean, Tukatukada batukada taldea, Egurre gazte asanblada, Lilibertso bertso eskola, Sare Gernika-Lumo eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Busturialdeari esker burutuko dira iluntze hauek. Eragile bakoitzak asteazken bat kudeatuko du. Ekimena lotu, jatekoa egin, terraza atondo, soinu teknika lanak, barra, dena ostean garbitu… Ez da lan makala. Laster informazio gehiago! Urte askotarako ASTRA ILUNTZEAK!