Egitaraua >> Metal Fabrika
Metal Fabrika
Astelehena

Metal musika gustoko dugun lagunen artean sortutako gau honetan eszena sutatu eta primeran pasatzeko aukera aproposa dakargu. Lehen metal gau honetan Ondarrutik LauP4-ren trash/metal-a,  Ortuellako Barbakore-ren hardcorea eta Markina-Xemein-etik A.D eta berain brutal crossover-ra izango dugu gure artean.

Metal musika bere zabaltasunean gozatu nahiko genuke eta hau da lehen tanda honetan irten zaiguna. Baina arrakastatsu suertatzen bada, aurrerantzean ere horrelako ekimenak egiten jarraitzeko asmoa daukagu,
parte hartu gurekin eta anima zaitez burua astintzera!

Gainera, barratik ataratako etekinak Astran irrati libre bat sortzera bideratuta egongo dira. Ez ezazu aukera galdu! :)