Egitaraua >> YALAHFEST!
YALAHFEST!
Asteazkena

Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan proiektu desberdinak sustatzen dituen Munduaz Blai Elkartearen eskutik: ‪#‎YALAHFEST‬!

“Ekaina ate joka daukagu eta berarekin soinu-bandarik aproposena: ‪#‎YALAHFEST‬!

Hitzordua ekainaren 18an izango da Astran (Gernikan) eta Blanco y en Botella, Hamaika ikusteko Jaioak, Aldats erromeria eta Leire Jauregibeitiaren kontzertuak gozatzeko aukera izango dugu.

Doinu horiekin gure helburu nagusia gerriak astintzea izango da, eta, musikaren bidez, elkartasuna adieraztea.

Bost urte daramatzagu bidegabekeri hau salatzen eta zapaldutako herriari boza jartzen. Halaber, kontzertuetarako sarrerak bost euro balioko du helduentzat; umeentzat, berriz, doan izango da. Lortutako diru guztia Mendebaldeko Saharako kanpamenduetan aurkitzen diren errefuxiatuentzat izango da. 40 urtez isilarazitako herriari ahotsa jarriko diogu; herri horren askatasunaren eta duintasunaren alde borrokatuko dugu. ‪#‎Saharaaskatu‬

Animatu eta parte hartu!”