Egitaraua >> Herritar europearrak eraikitzen
Herritar europearrak eraikitzen
Astelehena

Ondoren San Fidal ikastolatik heldu zaigun textua. Eskerrak zueri ere ASTRA biziz betetzearren!

San Fidel Ikastolak 2015-2017 urte bitarteetan burutuko den Erasmus + proiektua europearra lortu du. DBH 2. mailako ikasleekin garatuko dute eta partaideak Suedia, Alemania, Polonia, Frantzia eta Gernikako San Fidel Ikastola dira.

Proiektuaren izenburua “All different but all the same: being a Newropean citizen” da (“Herritar europearrak eraikitzen”).

2015eko abenduan, Estrasburgoko (Marleheim) ikastetxe batean estereotipo eta ohiturei (Gabonak) buruzko tailerretan parte hartu zuten. Martxoan, Suediara joan ziren hezkuntza sistemei buruz lan egitera. Pasadan astean 20 ikasle eta beraien irakasle atzerritarrak etorri ziren San Fidel Ikastolara. Gernikan landutako gaia “Nerabeen kexkak” izan zen eta egindako ekintzen artean musika eta dantza tailerra zegoen. Hau, leku ezin hobean burutu zen, ASTRAn hain zuzen ere.

Zeinen zorte handia den gernikarrontzat Astra bezalako leku bat edukitzea gure gazteen sormen irrikia sustatzeko!