Egitaraua >> ASTRA ILUNTZEAK badatoz!
ASTRA ILUNTZEAK badatoz!
Asteazkena

Badatoz ASTRA ILUNTZEAK! Dakizuten moduan herritar bolondresen lana eta zuen harrera onari esker urtez urte jarraitzen duen ekimena da. Aurten Asunek talde feministie, Tukatukada batukada taldie, Swingtxaku dantza lagunak, Egurre gazte asanblada eta Lilibertso bertso eskolari esker burutuko dena. Eragile bakoitzak asteazken bat kudeatuko du. Ekimena lotu, jatekoa egin (Ortutik Ahora katering agroekologikoaren laguntza bolondresaz), terraza atondo, soinu teknika lanak, barra, dena ostean garbitu… Ez da lan makala eta bai eskertzekoa. Baita zuon danon presentzia eta partaidetza ere. Urte askotarako ASTRA ILUNTZEAK!