Egitaraua >> Ireki leihoak Kubari!!
Ireki leihoak Kubari!!
Asteazkena

Ventana al Valle”, komunitatean oinarrituriko proiektu sozio-kulturala da, Kubako Viñales herrian garatzen den egitasmoa. Herri hau ezagun bada ere bere natur inguruarengatik, aniztasun naiz koloreengatik, batez ere bertako pertsonen konpromezua, herriarekiko maitasuna eta ikasi ta erakusteko duten gaitasuna azpimarratu nahiko genituzke. Viñales paradisu bat da Kuban bertan, herriarengatik eta kulturarengatik egiten duten lanarengatik.

Proiektu honekiko gure lankidetza indartu nahi dugu, Euskal Herria, Gernika-Lumo, Astra bidai lagun izan nahi dugu, honexegatik, asteburu oso bateko jaialdia antolatu dugu, Gernikako Astran, ekainaren 10 eta 11an. Jakintza, poztasun eta elkartasunez gainezka egiten duen jaialdia.

Ireki ditzagun gure leihoak Viñalesi eta nola ez “Ventana al Valle” proiektuari!

www.ventanaalvalle.org