Egitaraua >> Astrako bitartekaria
Astrako bitartekaria
Asteazkena

Astrako bitartekariak bizpahiru hilabete eskatu dizkio asanbladari beste lan batean aritzeko. Neguko asanbladak, luze hitz egin ostean, denbora hori hartzeko aukera baduela erabaki du. Kanpoan dagoen bitartean denbora epe labur batez nork ordezkatuko duen ere erabaki behar izan da, eta ikusirik aurreko bitartekaria langabezian dagoela, eta bere gaitasuna egokitzat jota, denbora tarte honetarako bera aukeratu du asanbleak. Dena dela, zalantzak izan ditugu erabakia hartzeko orduan. Egia esan, orain arte ez dugu gehiegi hausnartu Astrako soldatapekoen baja eta ordezkapenen inguruan eta lantalde bat sortzea erabaki dugu gaiari buruz sakontasun gehiagorekin pentsatzeko. Ikuspegi propioa garatu nahi dugu, eta gaiari urgentziazko erabakiek ematen duten presiorik gabe heldu.

Zenbait erabaki hartuta daude jadanik. Esate baterako, Astrako langileak urte beterako kontratatzen dira, eta epe hori pasatuta bi aldeen adostasuna badago, beste urtebetez luzatzen da kontratua. Gehienez bi urtez egon daitezke Astran lanean. Epemuga bat jartzea erabaki genuen betirako liberatuaren figura saihesteko. Hala ere, konturatu gara zehaztu beharrekoeta erabakitzeko zenbait kontuditugula eta laster helduko diogu gaiari.