Egitaraua >> Okupa ditzagun ezinezkoak
Okupa ditzagun ezinezkoak
Asteazkena

Astra okupatu eta 10 urtera, ezinezkoak okupatzen jarraitzeko deia luzatu nahi dugu.

Hamarkada bat da 2005eko abenduaren 24an Astra okupatu genuenetik, eta otsailaren 18an bigarren aldiz, eta modu definitiboan, arma lantegi ohia berreskuratzen hasi ginenetik. Hori dela eta, egitarau berezia izango dugu datozen hilabeteetan. Urteurreneko egitaraua bi zatitan banatu nahi dugu, bakoitza okupazio bietako baten -abenduak 24 eta otsailak 18- dataren inguruan.

Alde batetik, abenduan zehar okupazioaren memoria egin nahi dugu. Abenduaren 24 hotz hartan egindako okupazioa gogoratu eta ospatu nahi dugu gaur aurkezten dizuegun egitarauren bidez.

Bestetik, etorkizunera begiratu nahi dugu, ezinezkora. Astrari eta Gernika-Lumoko eta eskualdeko kultur eta gizarte mugimenduari beste hamar urte eman etorkizunera begiratzeko Horretarako, otsailean eta martxoan zehar, arlo ezberdinetako eztabaida, formakuntza eta erabakiak erdigunean jarriko dituen egitaraua osatzen hasi gara.