Portada atalean zaude
Olabeagako Gazte Asanblada:Bi hilabete baino gehiagoz kale gorrian egon eta gero olabeagak gaztetxe bat okupatzea erabaki du. Aurreko gaztetxearen desalojoa ondoren, argi utzi genituen okupatzeko gogo eta irrikak auzoan gaztetxe eza dela eta. Okupazio berri honekin, berriz ere argi utzi nahi dugu autogestioaz lanean jarraituko dugula auzoarentzat.
Deialdia egin nahi dugu hurrengo asanbladetan parte hartzeko zeinak astelehenen guztietan ospatzen diren arratsaldeko 19:00etan. GORA OKUPAZIOA!!!
GORA OLABEAGAKO GAZTETXEA!!!
Kronika:
Gaur goizeko 10:00ak aldera gazte talde bat eraikinaren teilatura igo da behekaldean beste talde bat kontzentraturik egon direlarik. Eguerdiko 12:00ak inguru Ertzaintza agertu eta jendea identifikatzen hasi dira. Azkenik, zeregiterik ez zutela ikustean gunea utzi dute gazteak bakean utziz.
info gehiago: www.gaztesarea.net // www.mundurat.net/bom
Uztailak 12an okupazio eguna ospatuko dugu Bakion. Udaletxeak eraiki duen gazte lokala okupatuko dugu. Urte osoa daramagu udalarekin harremanetan eta herriaren babesa lortzen gazte lokal hori gaztetxe bat bihurtzeko. 568 sinadura bildu ditugu herrian eta gazteok bozketa bat ere egin dugu 80 gazteren artean %99ak gaztetxe baten alde bozkatu duelarik. Gaur egun, udalak ukatu egin digu gaztetxea, eta ez du aintzat hartu herrian lortutako babesa. Honegatik guztiagatik eta bide diplomatiko guztiak agortu ditugulako, okupatzea baino ez zaigu gelditzen. Herriaren zati handi batek gaztetxea nahi dugu, eta gazteok gune aske bat behar dugu.
BAKION GAZTETXEA
Denbora pasa da, udaletxean Gaztetxearen aldeko herritarren 568 sinadura aurkeztu genituenetik, eta Gazte Lokala lokal autojetionatu bat izan behar zela, ekaineko plenora opozisioko partidu politiko desberdinen bitartez eraman genuenetik.(ANV;EA;Aralar) Plenoan, PNV berriro ere bakarrik gelditu zen eta gazteon iniziatiba txalotu eta babestu beharrean, Gaztetxearen alde bozkatu beharrean, gazte eta herritar askoren hitzei entzungor egin eta beraien interes politikoen menpeko lokal baten alde bozkatu zuen. Hainbeste urtetan gazteok baztertuta egon gara Bakion, gaztetatik gure aisialdiaren jabe izan gara, udaletxe honen partetik ez delako dirurik ez denborarik inbertitu gazteon aisialdi ez arazoetan. Nahikoa dute Sabino Aranari omenaldiak egiten, jubilatuen luntxak antolatzen eta umeentzako pailazoak kontratatzen. Gazte egunak, kontzertuak... antolatu ditugunean ere oztopoz beteriko bideak aurkitu ditugu: seguroak ordaindu behar izan ditugu, boikotak jasan ditugu, ertzainak agertu zaizkigu, jaietako txosna ukatu digute, batzartzeko asteburuetan lokalak ukatu eta ukatzen dizkigute...
Baina gaur egun egoera okertzen doa, kale gorrian egoteaz gain udal gobernuak ateak itxi dizkio gazteok autojestionatutako lokalari, gaztetxeari. Herriak babesa eman eta udal gobernuak ateak ixten dizkigu gazteoi. Zeren beldur dira?
Guzti honen gainetik, nahikoa dela aldarrikatu nahi dugu, gazteon nahia, herritarren hitza eta herriaren babesa errespetatzeko ordua da!! Hamaika bide daude gazte lokala GAZTETXE izateko. Gurea guk erabakitzeko ordua da, ametsak egi bihurtzeko ordua da!!!
Sei hilabete daroagu kalean. Urte erdi, euri asko. Ezin dugu gehiago itxaron. Pasilekue orain. Aitzakiarik ez. Benetan ezinezkoa bada, gune alternatibo bat behar dugu. Gazteok elkartzeko, autogestiorako, antzerkirako, dantzarako, irratirako, sormenerako...Astran egin ahal genuena egiteko. Gaztetxea. Lokalak. Lekua. Orain.
Zuk ere beharrizana sentitzen baduzu, zatoz.
Prentsaurrekoa (2008/07/03)
Aupa Astrakideok!
Horrenbeste berri, deklarazio, diru zaparrada,... eta gu hitzarmena sinatzera goaz.
Hauxe da egoera. Udalak lurzoruaren rekalifikazioa egin ondoren, eraikinaren obrak hasi beharko ditugu, horretarako 1Km partehartze prozesua jarriko dugu martxan Astran eraikinaren proiektu arkitektonikoa egiteko, udalak baliabideak eskainiko dizkio prozesu honi. Etorkizunean ASTRA ERAIKINA 0KMan erabakitako proiektua gauzatzeko izango da, eraikinaren erabilera eta gestioa herriko eragile sozio kulturalen eskutan egongo litzatekelarik. BAIBAIBAI!!!!!! ESPAZIO KULTURAL ETA SOZIAL BAT HERRIAK KUDEATUA; HERRIARENTZAT!!!!!
Hemen beste aldea, zer uste duzue elkarrizketa prozesu bat horren xamurra dala, beti dago beste zerbait!! Entzungo zenuten bezala, Berritzegunearen (Jaurlaritzaren zerbitzu bat, hezkuntza arloan lan egiten duena) espazio aldaketa bat egin behar da. EAk kultur etxea eskaini zion Jaurlaritzari baina udal gobernukiak ezadostasuna agertu zuen, orduan industrialdean pabeloi bat alokatu eta bertan kokatzea planteatu zen. Kontua da Pasialekuaren erabilera gaur egun Jaurlaritzari dagoela "lagapenean". Beraz Jaurlaritzak Berritzegunea kokatzeko toki egokia dela pentsatu eta badirudi bertan kokatuko dutela... ez kultur etxe, ez pabeloi, pasilekua. Hori alde baten, oraindik iturri ofizialek ez digute argitu bertan joango den, ez ze aldetan doan, ez noiz joango den... Kontua da beste aldean liburutegiaren proiektua gauzako duela udalak. Beraz, ASTRA, nora joango gara etxeko obrak amaitu arte... Honi buruz hitzegin behar dugu.
Azken gai hau garrantzitsua da hitzarmenean baitago jasota.
KOORDINADORA KIDEAK, ASTRAKO ERAGILEAK, ZU ZEU,... HURRENGO ASTEAZKENA, 19:00etan ASTRAN, bilera, batzar, asanblea,... ERABAKIXAK HARTZEKO GARAIXA DA!!
Astelehen honetan, arratsaldeko 7etan, bilera egingo da Astran, gure inguruetan egin nahi dituzten azpiegitura handiei buruz hitz egiteko: Guggenheim, Sollube eta Autzaganeko tunelak, etab.
Adierazpenak:
"urdaibai no puede ser una reserva de indios sioux" (Jose Luis Bilbao, ahaldun nagusia)
"Con lo del Guggenheim nos ha tocado la lotería, estamos muy contentos" (Unai Rementeria, Mundakako alkatea)
"toda la corporacion esta de acuerdo de hacer un centro sociocultural aquí, y si viene el diputado general y nos dice que van a poner aquí el Guggenheim, yo creo que por unanimidad les vamos a decir que sí."
(Gorroño, gernikeko alkatie, astra aurrean)
Orain urte batzuk El Correon argitaratutako albistea


Ieup gazte asanblada eta gernikako kultur taldeak - astragernikentzako@gmail.com
Mundurat elkarteak lagundutako proiektua 
